XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Polizien emazte entzerratuek beren senarren traslado eske. Gobernuak zezenak barreratik ikusten dituela salatzen dute

Herenegun Gipuzkoako Polizi Nazionalen Emazteen Elkarteko lokaletan entzerratu ziren emakumeek idazki bat eman zuten atzo ezagutzera beren senarren trasladoa eskatuz.

Idazki horretan Gobernuak zezenak barreratik ikusten dituela esaten dute.

Euskal Herrian diren poliziak ez dituztela bertakoek bakarrik baztertzen, esaten dute eta Madrilgo agintariei abondono hori leporatzen diete.

Beren seme eta guzti sartu ziren herenegun lokal horietan koltxoiak hartu eta bertan egunak egiteko asmoarekin, diotenez, ez baitu Madrilgo Gobernuak beste hizkuntzarik konprenitzen.

Gipuzkoan destinaturiko polizien emazteek entzerratu egin ziren herenegun eta komunikatua eman zuten atzo bizi duten egoera salatuz.

Entzerrona horren bidez beren senarren trasladoa eskatzen dute eta hemen erabat abandonaturik bizi gara, esaten.

Getoetan bizi gara, juduak sasoi batetan bezala, esaten dute.

Protesta horretan parte hartzen duten guztiak Gipuzkoako Polizia Nazionalen Emazteen Elkartekoak dira eta entzerratu ere beren elkarteko lokaletan entzerratu dira.

Dozenaka batzuk dira lokal horietan beren seme eta guzti.

Emakume horiek koltxoi eta guzti sartu ziren elkarteko lokaletan egunak bertan egin asmoz.

Horrelako ekintzak egiten ez digu Gobernuak kasurik egiten.

Hau da konprenitzen duten hizkuntza bakarra, esan zuten, ikasleei, mediku eta pilotuei ere gisako ekintzen buruan bakarrik kasu egin zaiela gogaraziz.

Guk ere horiek hainbat eskubide badugula, pentsatzen dugu, esan zuten.

Emakume horien ustetan, Euskal Herrian dauden poliziek ez dute bertakoek mespretxua bakarrik jasaten, kanpokoena ere bai, zeren eta Gobernuak, esaterako, zezenak barreratik ikusten baititu.

Eskabideen sail horretan Euskal Herrian sondeo bat egitea esijitzen dute zenbatek kanpora joan nahi duten eta zenbaitek bertan geratu nahi duten jakiteko eta horiei diru aldetik lagundu behar zaiela eskatzen dute.

Era berean, baldin herri txikietatik eta zenbait lekutatik poliziak erretiratzea pentsatzen badute, ea zergatik Euskal Herritik ez diren hasten galdegiten dute, kentzen diren polizien ordez ertzainak jarriz.

Era berean, soluzioak emateko orduan, modu rotatibo batez leku honetako lanpostuak betetzeko posibilitatea apuntatzen dute, Euskal Herrian urtebete eginez.

Ez dute jakinerazi zenbat egun egingo dituzten elkartearen lokaletan polizien emazteok, baina egun batzuk bertan burutzeko prest agertu dira.